XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKELDUN TXERRTATUAK

Txapela ta euskalduna bata bestearentzat diran bezela, euskera ta euskalduna, Jainkoak berak bata bestearentzat egiñak dira.

Ta zazpi-zorrtzi oyal-atal marrgodunez egindako txano edo zapel itsusiz begitariño estalia euskaldunak parregarri ta errdi-errgel dirudin bezela, euskaldunak euskera gabe zentzun gabea benetan dirudi.

Jainkoak eman zien juduai euren izkuntza, ta euren mintzoa aztutzen zuten juduakin Jainkoa benetan asarratzen zan eta bere asarrean juduak soiltasunez zeatu zituan II Esd XIII 23 25.

Aztu ta bazterrtzen dute ere erruz euskaldunak euren mintzo ederra, ta Jainkoak agertzen du bere asarrea, euskaldunak errgeltasunez beteaz....

Badira amaika euskaldun euren mintzo ederra aztu dutenak, edo ez dakitenak, eta ez-jakite orretan atsegintzen direnak; eta ¿atsegin orretatik ergelaren ezpaiñetako adurr-jariora, zerr tarrte dago, irakurrlea?.

Sei milla urtean gure gurasoak mintzatutako izkuntza ederra, urrte orretan gure mendi lerrden eta ibarr alayak irrintzi edo abesti gozo bidez entzundako izkuntz berrdingabea, gaxo ta kupigarri dago gaurrko egunean.

Semeak laja dute beren ama euskera, jakintsu ta jakingeak yaurrti dute urietatik, errietatik, batzarretatik, ondo jantzi edo apaindutako iru gizon edo emakume dauden toki guzitik.